7. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

Aurrekontuan aldaketa egiteko 14-15/2014 espediente bateratua Hasierako onespena

Alkatetzaren abenduaren 22ko 40/2014 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen 2014ko aurrekontuan 14-15/2014 aldaketak egiteko espediente bateratua, kreditu-gehikuntzei dagokiena.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Irañetan, 2014ko abenduaren 22an.–Alkate udalburua, Pedro Beraza Gastesi.

Iragarkiaren kodea: L1417639