7. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

8, 11, 12 eta 13. aldaketak 2014ko aurrekontuan
Behin betiko onespena

2014ko 239. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 9an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

8/2014 aldaketa: kreditu berezia.

VI. kapitulua: 83.389,83 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinen bidez finantzatua.

11/2014 aldaketa: kreditu-gehikuntza.

IX. kapitulua: 150.000 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinen bidez finantzatua.

12/2014 aldaketa: kreditu-gehikuntzak.

II. kapitulua: 48.000 euro.

Hura finantzatzeko zenbateko bereko beheititzea eginen da gastuen III. kapituluan.

13/2014 aldaketa: kreditu berezia.

VI. kapitulua: 2.300 euro.

Hura finantzatzeko zenbateko bereko beheititzea eginen da gastuen III. kapituluan.

Corellan, 2014ko abenduaren 29an.–Alkatea, José Javier Navarro Arellano.

Iragarkiaren kodea: L1417670