68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa ordenantzan. Hasierako onespena

Sakanako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2015eko martxoaren 26an egin bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betiko onetsiko da Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantzan, eta emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lakuntzan, 2015eko martxoaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Aitor Karasatorre Mugurutza.

Iragarkiaren kodea: L1504927