2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
2015eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2015eko martxoaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Sakanako Mankomunitatearen 2015eko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Lakuntzan, 2015eko martxoaren 27an.–Mankomunitateko burua, Aitor Karasatorre Mugurutza.
Iragarkiaren kodea: L1504814