68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Aldaketa tasetan. Behin betiko onespena

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2014ko abenduaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2015erako aldaketak Ur horniduragatik, estolderiagatik eta saneamenduagatik, arazketagatik eta uraren ziklo integralarekin ikusteko duten gainerako zerbitzu eta jarduerengatik ezarritako tasak/prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Iragarkia 2015eko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 12an, eta ezarritako hogeita hamar egun balioduneko epean inork ez du espedientearen kontra erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.

Horiek horrela, aldaketak behin betiko onetsi dira 2015ean aplikatuko diren ordenantza, tarifa eta igorpenetan; espedienteak 2015eko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko du indarra. Hona hemen:

1) 2015erako beren horretan uztea, gorakadarik gabe, 2014an indarrean egondako tarifak.

2) Ur-ihes ezkutuen kontsumoen tarifa hornidura zerbitzuaren erabilera guztietara hedatzea, etxeko erabileretarako ezarritako baldintza beretan.

3) Hornidura eta saneamendu zerbitzuen eskuragarritasuna eta mantentze lanen kontzeptuen zenbatekoaren hobaria (ordenantzaren 4.a) eta 4.b) artikulua), hornidura kontratuen ordainagirietan, haien titularrak Mankomunitateko udalak badira.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2015eko martxoaren 24an.–Mankomunitateko jarduneko burua, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1504599