2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA
Aldaketa 2015eko ekitaldiko aurrekontuan, kreditu bereziaren bidez. Hasierako onespena
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, 2015eko otsailaren 23an egin Batzorde Erabakitzailean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa, kreditu berezi bidezkoa, Bortzirietako Euskara Mankomunitateko 2015eko ekitaldiko aurrekontuan.
Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Arantzan, 2015eko martxoaren 25ean.–Lehendakaria, Ander Almandoz Indakoetxea.
Iragarkiaren kodea: L1504764