68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Udal Planean aldaketa puntuala egiteko espedientea. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2015eko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Zizur Nagusiko Udal Planean aldaketa puntuala egiteko espedientea, D-15 unitate morfologikoari dagokionez Juan Carlos Artieda Barandallak sustatua, "Monte del Perdón" jabeen elkartearen ordezkari gisa.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikulua betez.

Zizur Nagusian, 2015eko martxoaren 27an.–Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Udal Planeko aldaketa puntualaren espedientea

Aldaketak Zizur Nagusiko Udal Planeko D-15 unitate morfologikoari eragiten dio, eta xedea du eraikuntza berrietarako lerrokadura eta bolumenen definizioa, baita eraikuntza berrien materialen definizioa ere.

Iragarkiaren kodea: L1504812