68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

2015erako karga-tasak

Urraulbeitiko Udalak, 2014ko abenduaren 29ko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2015eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren karga-tasak eta ponderazio indizeak, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,2275.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,5605.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): karga-tasa, %3,27.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ): 1,4 indizea, gutxieneko kuoten gainean.

–Lurren balio igoeraren gaineko zerga:

  • Balioaren igoera zehazteko portzentajea:
  • 5 urte bitarte: %2,2.
  • 10 urte bitarte: %2,1.
  • 15 urte bitarte: %2,0.
  • 20 urte bitarte: %2,0.
  • Kuota zehazteko karga-tasa: %8,28.

–Ura: uraren tarifen gaineko ordenantzaren eranskinean onetsiak.

Urraulbeitin, 2015eko martxoaren 30ean.–Alkatea, Luis Castillo Santesteban.

Iragarkiaren kodea: L1504933