68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

2015eko aurrekontu orokor eta bakarra
eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Urraulbeitiko Udalak, 2015eko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontuak 407.075,00 euro egiten du, bai gastuetan bai diru-sarreretan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Urraulbeitin, 2015eko martxoaren 30ean.–Alkatea, Luis Castillo Santesteban.

Iragarkiaren kodea: L1504931