68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Zangozako Alde Historikoko Plan Berezia. Behin betiko onespena

Zangozako Udalak, 2014ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aurkeztutako alegazioa ebaztea eta behin betiko onestea Zangozako Alde Historikoko Plan Berezia (BBPB), bertan garatzen baitira hirigintza-proposamenak hiria babestu, barne berritu eta zaharberritzeko, otsailaren 21eko 86/2000 Foru Dekretuak “interes kulturaleko ondasuna, multzoaren kategoria duena” bezala zehaztutako eremuan. Hori guztia, José M.ª Ordeig Corsini arkitektoak (Erdu, S.L.) 2012ko ekainean prestatutako dokumentuari jarraituz, espedientean jaso baita, eta, orobat, baietsitako alegazioaren ondoriozko determinazioak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txosten teknikoan jasotakoak kontuan hartuz. Txosten hori BBPBaren tramitazioaren ondorioz Sustapeneko kontseilariak urriaren 17an emandako Udal Planeko Egiturazko Aldaketa behin betiko onesten duen 93E/2014 Foru Aginduari erantsi zitzaion.

Behin betiko onetsitako dokumentazio hori honako dokumentu honetan batu da: “Testu bategina. 2014ko abendua. Zangozako Alde Historikoko Barne Berrikuntzarako Plan Berezia”, Erdu, S.L.k prestatua.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Zangozan, 2015eko martxoaren 23an.–Alkatea, Angel Navallas Echarte.

ERANSKINA

1.–Hirigintza arauak.

2.–Analisia.

3.–Hirigintzako fitxak:

I. zatia.

II. zatia.

III. zatia.

4.–Planoak.

Fitxategiak PDF formatuan daude, behera kargatu ahal izateko.

Iragarkiaren kodea: L1504834