1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
516/2015 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren otsailaren 2ko 237/2015 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Haren bidez, herriko bestak direla eta, jaiegun izanen diren astelegunak ezarri ziren zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan Iruñetik kanpo ematen dituzten langileentzat.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak otsailaren 2an eman 237/2015 Ebazpenaren bidez, herriko bestak direla eta, jaiegun izanen diren astelegunak ezarri ziren zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan Iruñetik kanpo ematen dituzten langileentzat. Uharteko herrian, jaiegun gisa, herriko bestak direla eta, irailaren 14a ageri zen.
2015eko otsailaren 24an, Uharteko Udalak jakinarazi zion Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari akats bat dagoela 237/2015 Ebazpenean, Uharteko herriko bestak iraileko hirugarren astelehenaren aurreko larunbatetik aurrera egiten baitira, eta, hortaz, 2015ean, herriko bestak irailaren 19tik 27ra bitarte izanen direla.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluaren arabera, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.
Horrenbestez, eta maiatzaren 12ko 199/2006 Foru Aginduaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Akatsa zuzentzea, herriko bestak direla-eta jaiegun izanen diren astelegunak ezartzeko, zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan Iruñetik kanpo ematen dituzten langileentzat, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak otsailaren 2an eman 237/2015 Ebazpenean. Hartara, Uharteko herrian, herriko bestak direla eta, irailaren 21a izanen da jaiegun, eta ez 14a.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2014ko martxoaren 9an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F1503871