68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Herrilurraren desafektazioa, ondoren trukea egiteko

Erriberriko Udalak, 2015eko martxoaren 26an egin bilkura arruntean, erabaki zuen 10. poligonoko 295 B azpilurzatiaren desafektazioa, herrilurra baita, 15. poligonoko 989. lurzatiarekin trukea egiteko. Hura, César eta Ángel Equisoainena da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 144. artikuluan eta horrekin bat heldu direnetan xedatuari jarraitki, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, Herriko Etxeko udal bulegoetan, epe horren barrenean herritarrek azter dezaten eta erreklamazioak edo alegazioak egin ditzaten.

Erriberrin, 2015eko martxoaren 30ean.–Alkatea, Francisco Javier Legaz Egea.

Iragarkiaren kodea: L1504886