68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

2015erako aldaketa ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2015eko martxoaren 26ko bilkuran, erabaki zuen aldatzea 2014ko azaroaren 10ean hartu zuen erabakia, 2015erako tasa eta prezio publikoak ezartzen dituen ordenantza fiskalen tarifak onetsi zituena. Gisa hartara, KPIa aplikatuko zaie (-%1,4) belaiko loteei, familia-baratzeei, mahastiari, almendrondoei eta mahasti berriari dagozkien herrilurretako aprobetxamenduei. Horren ondorioz, zenbateko hauek izanen dira 2015erako:

–Belaiko lotea: 15,776 euro.

–Familia-baratzeak: 37,4680 euro.

–Mahastia: 46,3240 euro.

–Almendrondoak: 40,4260 euro.

–Mahasti berria: 164,6993 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta interesdun orok espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituen alegazioak aurkez ditzan, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da ezen, jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betikoz onetsita geldituko dela aurrekontuko aldaketa, aplikatu behar baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Legearen 325. artikulua.

Erriberrin, 2015eko martxoaren 27an.–Alkatea, Francisco Javier Legaz Egea.

Iragarkiaren kodea: L1504862