68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

2015eko aurrekontua eta 2015eko plantilla organikoa
Hasierako onespena

Milagroko Udalak 2015eko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta 2015eko plantilla organikoa onetsi zituen hasiera batean, 2015eko martxoaren 28an egin osoko bilkura arruntean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Milagron, 2015eko martxoaren 30ean.–Alkatea, Yolanda Ibáñez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1504930