2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2015eko zerga
Interesdun guztiei jakinarazten zaie trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2015eko ekitaldiko zerga kobratuko dela.
Borondatez ordaintzeko epea ezarri da, martxoaren 27tik maiatzaren 5era, biak barne.
Ordainagiri helbideratuak maiatzaren 5ean kobratuko dira.
Zergak helbideratu gabe baldin badaude, ordainketa Nafarroako Rural Kutxako edo Caixabankeko edozein bulegotan egin beharko da; hartarako, Udalak postaz igorriko duen ordainagiria eraman beharko da.
Ohartarazten da ezen, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Corellan, 2015eko martxoaren 26an.–Alkate udalburua, José Javier Navarro Arellano.
Iragarkiaren kodea: L1504763