68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

115E/2015 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak emana, “Salestarrak” Plan Berezia hasiera batean onesten duena, Salestarrak Udalez gaindiko Plan Sektorialaren garapenean, Iruñeko Aralar kalean (2. poligonoko 24. lurzatia). Navarra de Suelo y Vivienda, S.A. (NASUVINSA) sozietate publikoak aurkeztu du.

Nafarroako Gobernuak 2012ko ekainaren 13an hartutako Erabakiaren bidez (2012ko uztailaren 3ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), Salestarren Lanbide Heziketako ikastetxea lekuz aldatzeko hirigintza hitzarmena behin betiko onetsi zen, eta “Salestarrak” Udalez gaindiko Plan Sektoriala Iruñeko eta Eguesibarko udal mugapeetan onetsi zen. Sustatzaileak San Joan Boscoren Salestarren Kongregazioa, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentua eta “Navarra de Suelo y Vivienda, S.A.” sozietate publikoa dira.

Nafarroako Gobernuak 2015eko martxoaren 4an hartutako Erabakiaren bidez (2015eko martxoaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), Iruñeko eta Eguesibarko udal mugapeetako “Salestarrak” Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientearen tramitazioa hasi da, zehazki Iruñeko Aralar kalean dagoen orubearen hirigintzako antolamenduko determinazioena (Navarra de Suelo y Vivienda, S.A. da sustatzailea), haien xedapenek plan berezi hau ukitzen baitute.

2015eko martxoaren 18an, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako Kontseiluak erabaki du proposatutako plan bereziaren tramitazioa onartzea.

Plan bereziaren helburua da, planeamenduko determinazio xehakatuen bidez, Udalez gaindiko Plan Sektorial horrek aldez aurretik ezarritako hirigintzako egiturazko determinazioak garatzea. Azken batean, kontua da ezarritako helburuak garatzea, hala nola, indarreko hirigintzako udal planeamenduaren irizpideen arabera sailkatzen den eremuaren antolamendu berriaren integrazioa, hiri bilbea kontserbatzea, jarduerari eustea eta haren erdigunea indartzea, bizitegiaren erabilera lehengoratzea eta etxebizitzen baldintzak eta kalitatea hobetzea, ekonomiaren aldetik bideragarria den irtenbidea lortzea eragiketa konplexu baten barnean, eta, azkenik, esparru horretan ekipamendu publikoa-zentro zibikoa kokatzeko aukera ematea.

Sustapen Departamentuari dagozkio plan bereziaren tramitazioa eta onespena, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 43.1.d) artikuluarekin bat, udalez gaindiko plan sektorial bat gauzatzeko tresna delako.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zerbitzuak egindako txostena ikusirik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Navarra de Suelo y Vivienda, S.A. (NASUVINSA) sozietate publikoak aurkeztuta, “Salestarrak” Plan Berezia hasiera batean onestea, Salestarrak Udalez gaindiko Plan Sektorialaren garapenean, Iruñeko Aralar kalean (2. poligonoko 24. lurzatia), honako determinazio hauekin:

–“Indarreko araudia” atala egokituko da Udalez gaindiko Plan Sektorialean tramitatzen ari den aldaketara, aldaketak behin betiko onetsiko dituen egiturazko determinazioekin bat.

–Plan bereziko araudiaren atalean, horren memorian aipatutako zenbait eduki sartu behar dira:

  • Eremu arkeologikoak kudeatzeari dagokion prozedura.
  • Zer prozedura eta epe izanen den orubeak Udalari lagatzeko, alegia aprobetxamenduaren %10ri eta ekipamenduei dagokiena.
  • Memoriako 8.2 puntuan ekipamendurako lurzatia lagatzeari buruz jasotako baldintzak.
  • Memoriako 9.6 puntuan lur gaineko erabilera publikoko lurzorua zaintzeaz eta mantentzeaz jasotako neurriak.

–Agirian gehitu beharreko beste zuzenketa batzuk:

  • Bat ez etortzea 21. artikulua, bertan beheko solairuko lerrokadurak nahitaezkoak baitira, eta Lerrokadurak eta beheko solairuko erabilerak 0.4 Planoa, bertan ekipamenduko P7 lurzatiko lerrokadurak gehienekoak baitira.
  • Bat ez etortzea 22. eta 24. artikuluak, goiko solairuetan atzeraemanguneak egiteko aukerari dagokionez.
  • Argitzea 3. artikuluan Udal Planeko aldaketan erabilerei buruz egiten den aipua (2010/11/10eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Sestra azpiko solairuak - Lerrokadurak eta erabilerak O.3 Planoan, garaje-aparkalekuaren erabilerari eta bizitegiaren osagarri diren beste batzuenari dagokienez, hirugarren sektorearen osagarri diren erabilerak erantsi behar dira, baita izenik gabe gelditu diren P4 eta P7 lurzatien identifikazioa ere.
  • Beheko solairua - Lerrokadurak eta erabilerak O.4 Planoan, lurzatiaren identifikazioa eta eraikinaren garaiera jaso behar dira, P4 lurzatian. Eta P7 lurzatiko garaiera zuzendu behar da (B+3 solairu egiten ahal den aldean).
  • 1. solairutik 7.era - Lerrokadurak eta erabilerak 0.5 Planoan, 1. lurzatiko eraikinaren garaiera zuzendu behar da.

2. Organo sektorialek egindako txostenetako ohartarazpenak hartu beharko ditu kontuan planak.

3. Plan bereziari buruzko behin betiko ebazpena emanen da Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientea bukatu ondoren (Nafarroako Gobernuaren 2015eko martxoaren 4ko Erabakiaren bidez hasia eta 2015eko martxoaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua).

4. Espedientea jendaurrean jartzea eta ukitutako udalari entzutea ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratuz. Bi tramite horiek aldi berean eginen dira, eta hilabete bat iraunen dute.

Ondorio horietarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Sustapen Departamentuaren bulegoetan (Alondegi kalea, 1-1. solairua; 31002 Iruña), eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

Gainera, agiria Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoan kontsultatzen ahalko da, baita Sustapen Departamentuaren webgunearen “Jendaurreko epea eta parte-hartze publikoa” izeneko atalaren bidez ere (www.ExposicionPublicaOT.navarra.es).

5. Ebazpen hau espedientearen sustatzaileari, unitateko lurzoruaren titularrei eta Iruñeko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2015eko martxoaren 30ean.–Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.

Iragarkiaren kodea: F1504914