68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

1 eta 2. aldaketak 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2015eko martxoaren 26an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen 1 eta 2. aldaketak Udalaren 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokorrean (2014tik luzatua).

Bi aldaketen espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, aitzin paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Caparroson, 2015eko martxoaren 26an.–Alkate udalburua, M.ª José Lasterra Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L1504888