68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Egiturazko aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2015eko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, egiturazko aldaketa hasiera batean onetsi zuen Caparroso Udal Planean, Udalak sustaturik. Zehatz-mehatz, Hirigintzako araudi partikularraren 19. artikulua aldatuko da eta, gisa hartara, Udal Plan Orokorreko sailkapenaren arabera "natur ustiapenerako balio duten lurzoruak: nekazaritza tradizionaleko ekoizpen handiko lurzoruak eta Nafarroako Ubideak ureztatzen ahal dituen lurzoruak" direnetan, jarduera baimengarriak izanen dira, baldin eta lurzoru hauei loturik daudela frogatzen bada lehengaien horniduraz den bezainbatean, edo ondoko azalera bereganatzen dutelakoz abeltzaintzako hondakinak kudeatzeko bere planean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70 eta 79.2. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea udal bulegoetan azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Caparroson, 2015eko martxoaren 26an.–Alkatea, M.ª José Lasterra Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L1504792