2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Udal Plan Orokorreko aldaketa xehakatua. Hasierako onespena
Udalak, 2015eko martxoaren 10ean egin osoko bilkuran, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen, besteak beste, AFEren 206. artikuluaren salbuespenarekin:
1) Hasiera batez onestea Udal Plan Orokorreko aldaketa xehakatua, Hirigintzako Arauak eta Lurzoru urbanizaezineko hirigintzako araudi orokorra aldatzen dituena, Udalak sustatua eta lehen aipatua.
2) Aipatu aldaketa jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean aldez aurretik iragarkia jarrita.
3) Udal Plan Orokorreko aldaketa honek eragindako zonaldeetan, eten egin da obra baimenak ematea.
Beran, 2015eko martxoaren 27an.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.
Iragarkiaren kodea: L1504904