68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Comptos Ganberako auditoriako teknikari izateko hiru lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzekoa. Lekualdatze lehiaketako lanpostua bete gabe utzi da.

Lehendakaritza honek, 2015eko otsailaren 20ko Ebazpenaren bidez, onetsi zuen Nafarroako Comptos Ganberako auditoriako teknikari izateko hiru lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Haren 4. oinarriaren 4. atalean xedatzen denez, ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Nafarroako Comptos Ganberako lehendakariak lehiaketa bete gabe gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Aurreikuspen horrekin bat eta lekualdatze lehiaketako deialdian aurreikusitako epea iraganik eskabiderik aurkeztu gabe, bidezkoa da bete gabe uztea aipatutako lehiaketa. Horrenbestez, Lehendakaritza honek,

EBATZI DU:

Lehena.–Adieraztea bete gabe utzi direla Lehendakaritza honek joan den otsailaren 20an emandako ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze lehiaketako hiru lanpostu hutsak, Nafarroako Comptos Ganberaren zerbitzuko auditoriako teknikari izatekoak.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea.

Iruñean, 2015eko martxoaren 27an.–Lehendakaria, Helio Robleda Cabezas.

Iragarkiaren kodea: F1504910