68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZPA

2015eko aurrekontu orokorra. Behin betiko onespena

2015eko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, martxoaren 6an, 2015eko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iragan da eta inork ez du aurrekontuaren kontrako erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsitzat jo da, hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hortaz bada, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da delako aldaketa. Hona hemen:

GASTUAK:

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 5.940,00 euro.

Gastuak, guztira: 5.940,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 380,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 400,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 2.500,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 4.055,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 7.335,00 euro.

Azpan, 2015eko martxoaren 26an.–Kontzejuko burua, Margarita Lecumberri Lecumberri.

Iragarkiaren kodea: L1504759