68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Aldaketa ordenantzan. Hasierako onespena

Artzibarko Udalak, 2015eko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak emandako idazkeraren arabera xedatuari jarraikiz, espediente hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Artzibarren, 2015eko martxoaren 27an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L1504842