68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gaitasunak egiaztatzeko prozeduretarako Nafarroako deialdiek Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren finantzaketa eta Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa izan dute 2011. urtetik.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak aditzera ematen du pertsonek lan-esperientzian edo prestakuntza bide ez-formaletan lortutako lanbide gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedurek Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren finantzaketa eta Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa izan dutela Egokigarritasuna eta Enplegua 2007-2013 programa eragilearen esparruan. Prozeduretarako deialdiak Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ebazpen hauen bidez egin ziren: abenduaren 14ko 313/2011, maiatzaren 14ko 275/2012, ekainaren 21eko 390/2012, martxoaren 12ko 124/2013, martxoaren 5eko 95/2014 eta abenduaren 19ko 668/2014.

Iruñean, 2015eko martxoaren 3an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

Iragarkiaren kodea: F1503505