68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoak, Ogasuneko teknikari izateko deialdiko bigarren ariketaren kontra.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko teknikari izateko lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko deialdiaren aurrean (deialdia Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urriaren 23ko 2348/2013 Ebazpenaren bidez onetsi zen, 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 18an, eta bete beharreko lanpostuak izanen dira Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urriaren 15eko 2272/2013 Ebazpenaren bidez hamaika lanpostu huts betetzeko deitutako lekualdatze lehiaketan hutsik gelditzen direnak, hori tramitatzen ari baitzen).

María de Pablo Fernández eta Cristina María Ecay Osaba andreek gora jotzeko errekurtso bana jarri dute bigarren ariketako behin betiko emaitzen aurka, epaimahaiak onetsi baitzituen, Ogasuneko teknikari izateko lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko deialdian. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraikiz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten; alegazioak Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2015eko martxoaren 30ean.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1504912