1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
AKATS ZUZENKETA, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak martxoaren 18an emandako 98/2015 Ebazpenarena; haren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, erdi eta goi mailako heziketa zikloetako eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko prestakuntza ikastaroko ikasketak egin behar dituzten ikasleak 2015-2016 ikasturterako ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozeduraren jarraibideak, egutegia eta eskabide ereduak onetsi ziren.
Ebazpen hori 2015eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 31n. Bada euskarako bertsioan akats batzuk daudela oharturik, ondotik ematen dira behar diren zuzenketak:
–III. eranskinean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikaspostua eskatzeko eskabide ereduan “2015-2016 Ikasturtean egindako ikasketak” dioen lekuan, “2014-2015 Ikasturtean egindako ikasketak” esan behar du.
–III. eranskinean, Batxilergoan ikaspostua eskatzeko eskabide ereduan “2015-2016 Ikasturtean egindako ikasketak” dioen lekuan, “2014-2015 Ikasturtean egindako ikasketak” esan behar du.
Iruñean, 2015eko apirilaren 7an.–Idazkari teknikoa, Ignacio Iriarte Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1505215