62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

409/2015 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen zenbait diru-laguntzatarako 2015eko gastua baimentzen duena.

Martxoaren 13ko 15/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuetan ezarritakoari jarraikiz, erakunde horren eginkizuna da gizarte-eragileekin adostutako enplegu politikak planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, arlo hauen gainean ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enpleguaren sustapena, lan merkatuan sartzeko aukera-berdintasuna, enplegu ematea, enplegurako bitartekaritza, orientazio eta prestakuntza, eta Nafarroako enpleguaren egoera eta arlo horren gaineko politiken analisia.

Gastu honetan aplikatzen den araudiak honako hauetan du oinarri: Enplegurako Lanbide Heziketako Azpisistema Arautzen duen martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretua eta errege dekretu hori garatzen duen martxoaren 7ko TAS/718/2008 Agindua. Azken honetan irizpideak eta zenbatekoak ezartzen dira ikasle langabetuei bekak eta laguntzak emateko, ondoko artikulu eta eranskin hauetan ezarritakoaren arabera:

25. artikulua: Bekak; 26. artikulua: Garraio, mantenu eta ostatu laguntzak; 27. artikulua: Familia eta lana bateratzeko laguntzak; 28. artikulua: Bekak eta laguntzak eskatzea eta ematea; III. eranskina: Beken eta laguntzen zenbatekoa.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 14ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen du diru-laguntzen deialdiek berekin ekarriko dutela gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako moduan.

Azaldutakoarekin bat, proposamen-txostena ikusirik, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen martxoaren 13ko 15/2012 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatu behar dituen 2015eko beka eta laguntzetarako gastua baimentzea, hain zuzen, Espainiako enplegurako prestakuntza ekintzetan parte hartzen duten ikasleei ematen zaizkienak. Laguntza horiek martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuan eta martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduan daude araututa. 5.000 euro baimendu dira, “Energia Berriztagarrien Erreferentziako Prestakuntza Zentro Nazionaleko Hitzarmenaren ekintzetarako bekak” izeneko 170002 15200 4809 242100 kontu-sailaren kargura. Zenbateko hori “CENIFER, Plan Nazionaleko langabetuen bekak-2015” 4920 RCSA delakoaren kargura ordainduko da.

2. Ebazpen hau igortzea Prestakuntza Zerbitzuari eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kontu-hartzailetza delegatuari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2015eko otsailaren 27an.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F1503216