62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

-

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2015eko martxoaren 25ean hartua, Nafarroako Kontzejuetako hauteskundeetan erabili beharreko boto-paper, gutun-azal eta inprimakien ereduak onesten dituena.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kontzejuetako Hauteskunde Prozesua Arautzeari buruzko martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legeak aitortutako eskumenak erabiliz, Nafarroako Kontzejuetako hauteskundeetarako deia egiten du foru dekretu bidez.

Hauteskunde prozesu honekin loturiko legezko tramiteen artean, Nafarroako Gobernuak hauteskunde-mahaietako kideentzako eskuliburua onesten du, Hauteskunde Batzorde Zentralak aldeko txostena eman ondoren.

Hauteskunde Batzorde Zentralak, halaber, Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 19.1.g) artikuluan ezarritakoa betez, agindu hartan aipatutako akten ereduak onesten ditu.

Gainera, Barne Ministerioak ezarri du zer gutun-azal eta inprimaki orokor erabili behar diren hauteskunde prozesuetan, eta zehaztu du gainerako inprimakiak eta gutun-azalak hauteskunde prozesu bakoitzerako berariazkoak izanen direla.

Bidezkoa da, beraz, Nafarroako Kontzejuetako hauteskundeetarako agiri berariazkoak zehaztea, bai eta hauteskundeetako gutun-azalen eta boto-paperen ereduak ere, eskualdeko hauteskunde-batzordeek beren eskumenez baliatuz eredu ofizial gisa onesten dituztenak eragotzi gabe.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Kontzejuetako 2015eko hauteskundeetan erabili beharreko boto-paper, gutun-azal eta inprimakien ereduek erabaki honen eranskinean adierazten diren ezaugarriak eta baldintzak beteko dituzte.

2. Erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2015eko martxoaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

ERANSKINA

Dokumentuen zerrenda. Gaztelaniaz eta ele bitan
(gaztelaniaz eta euskaraz) daude

1. Boto-papera, Kontzeju Irekien araubideko Kontzejuko lehendakaria hautatzeko (P.2).

2. Boto-papera, Batzarreko lehendakaria eta bokalak hautatzeko (P.3).

3. Boto-papera, Kontzeju Irekien araubideko Kontzejuko lehendakaria hautatzeko, denbora baterako atzerrian bizi diren hautesleentzat (P.4).

4. Boto-papera, Batzarreko lehendakaria eta bokalak hautatzeko, denbora baterako atzerrian bizi diren hautesleentzat (P.5).

5. Bozketako gutun-azala (S.1).

6. Hauteskunde-mahaietan erabili beharreko gutun-azalak (S.5).

7. Hauteskunde-koalizioaren eraketaren jakinarazpena (C.1). Formatu elektronikoa.

8. Alderdi politiko, federazio edo koalizioen hautagaiaren aurkezpena, Kontzeju Irekiko lehendakari izateko (C.2.a). Formatu elektronikoa.

9. Alderdi politiko, federazio edo koalizioen hautagaien aurkezpena, Batzarreko lehendakari eta bokal izateko (C.2.b). Formatu elektronikoa.

10. Hautesle-elkarteen hautagaiaren aurkezpena, Kontzeju Irekiko lehendakari izateko (C.2.c). Formatu elektronikoa.

11. Hautesle-elkarteen hautagaien aurkezpena, Batzarreko lehendakari eta bokal izateko (C.2.d). Formatu elektronikoa.

12. Sinadura orria (C.3). Formatu elektronikoa.

13. Hauteskundeetako dokumentazioaren entregaren frogagiria (M.2).

14. Kontzejuko lehendakariaren egiaztagutuna (CR.2.a). Formatu elektronikoa.

15. Kontzejukidearen egiaztagutuna (CR.2.b). Formatu elektronikoa.

C1.pdf

C2.pdf

C3.pdf

C4.pdf

C5.pdf

C6.pdf

C7.pdf

C8.pdf

C9.pdf

C10.pdf

C11.pdf

C12.pdf

C13.pdf

C14.pdf

C15.pdf

C16.pdf

C17.pdf

C18.pdf

C19.pdf

C20.pdf

C21.pdf

C22.pdf

C23.pdf

C24.pdf

C25.pdf

C26.pdf

C27.pdf

C28.pdf

C29.pdf

C30.pdf

C31.pdf

C32.pdf

Iragarkiaren kodea: F1504692