62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
5. EPAITEGIA

Ediktua. 22/2015 epaia

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

22/15 epaia.

Epaile magistratua: Ángel Manuel de Pedro Tomás jauna.

Barruti judiziala: Tutera.

Eguna: 2015eko martxoaren 4a.

Alderdi demandatzailea: Bebinter, S.A.

Prokuradorea: Juan Bozal Arostegui jauna.

Abokatua: Luis Ena Vinues jauna.

Alderdi demandatua: Bocatería Yupis, S.L.

Auzi-ihesean.

Judizioaren gaia: prezioa ordaintzea. Salerosketa kontratua. Ihesean.

Epaitza:

Osorik baiesten dut Juan Bozal Arostegui prokuradore jaunak Bebinter SAren izenean eta hura ordezkatuz jarritako demanda, auzi-ihesean den Bocatería Yupis SLren aurka, eta, horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari hiru mila zazpiehun eta laurogeita bat euro eta hirurogeita hamabi zentimo (3.781,72 euro) ordaintzera, baita fakturetako zenbatekoen interesak ere, 3/2004 Legean agertzen direnak, fakturetan agertzen diren betebeharren mugaegunetik (2013ko uztailaren 19a) demanda aurkeztu arte, gehi legezko interesak demanda jarri zenetik osorik ordaindu arte, eta, ebazpen honen egunetik aurrera, legezko interesak gehi bi puntu. Alderdi demandatua kondenatzen dut berariaz prozesuko kostuak ordaintzera.

Epai honen aurka, aurretik legezko gordailua eginda, apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan, jakinarazpenaren ondoko hogei egun balioduneko epean, idazkia garaiz eta behar den moduan aurkeztuz epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiak ebatz dezan.

Jakinaraz bekie alderdiei legean aurreikusitako moduan, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 265. eta 266. artikuluekin bat.

Eraman bedi jatorrizkoa epaien liburura, eta utz bedi lekukotza nahikoa jatorrizko autoetan. Hala, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaile magistratua.

Eta Bocata Yupi´s SLri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tuteran, 2015eko martxoaren 4an.–Idazkaria, Edurne Miranda Ortiz de Latierro.

Iragarkiaren kodea: J1503486