62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. Titulu judizialak betearazteko 67/2015 prozedura

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 67/2015 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Zedula hau egiten da, Pedro Ángel Blasco Sarasari zitazioa egiteko, epaitegi honetako judizio-aretoan ager dadin 2015eko apirilaren 20an, 11:10ean, 101 judizio aretoan (1. solairua), langilea berriz ez hartzeagatiko auziari buruzko agerraldira. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2015eko martxoaren 16an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1504329