62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 8101/2014 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

30/2015 epaia. Iruñean, 2015eko otsailaren 3an.

Fermín Otamendi Zozaya jaunak, Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, ebasketa-falta batengatik Florián Ferau eta Crisitna Radu salatuen aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 0008101/2014 falta-judizioan. Fiskaltzak parte hartu du.

Epaitza:

Florián Ferau eta Crisitna Radu kondenatzen ditut, ebasketa-falta baten erantzule gisa, egilekide diren aldetik, 45 eguneko isuna ordaintzera, eguneko 8 euroko kuota (guztira 360 euro bakoitzak). Ordaindu ezean, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, bi kuota ordaintzen ez diren bakoitzeko egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaie. Prozedurako kostuak ere salatuek ordaindu behar dituzte.

Erantzukizun zibilarengatik, kondenatuek 59,88 euro pagatuko dizkiote Mercadonari kalte-ordain gisa, batera eta solidarioki, eta kopuru horiek PZLaren 576. artikuluan aurreikusitako interesak sorraraziko dituzte.

Dekretatzen da ebatsitako gauzak konfiskatzea, eta Gizakia Herritar Fundazioaren Paris 365 jantokiari emanen zaizkio, behin kondenatuek ezarritako erantzukizun zibila ordaindurik. Horretarako errekerimendua egin eta hilabeteko epean ordaintzen ez badute, edo kondenatuak aurkitzerik ez bada, botilak Mercadonari emanen zaizkio, nahi bezala erabil ditzan, hala entitate horrek egintza hauengatik jasandako kalteak arintzeko.

Ebazpen hau ez da irmoa, eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Florián Ferauri eta Crisitna Raduari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko martxoaren 4an.–Idazkari judiziala, María Ángeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.

Iragarkiaren kodea: J1503511