62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 860/2014 familia-autoak

Iruñean, 2015eko martxoaren 17an. Inmaculada Jurio Macaya andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) idazkaria. Aditzera ematen dut:

Ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak aldatzearen gaineko 860/2014 auzi-prozeduraren familia-autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Marco Alcides Jaramillo Jaramillo jauna epatzen da, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Marco Alcides Jaramillo Jaramillo jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko martxoaren 17an.–Idazkari judiziala, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1504328