62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. Traktua berriro hastea, 588/2014

Iosune Ardanaz Domench andrea, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: aipatuko diren finken traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegi honetan bideratu den 588/2014 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean.

Hona hemen finkaren deskripzioa:

Kasedan, “Plazuela del portal” deitutakoaren hiruan dagoen etxea, Kale Berrira ematen duena. Neurriak: laurogeita lau bat metro koadro. Mugak: eskuineko aldetik, Sandalio Urrutia jaunaren etxea, sotoa sarreraren eta deskribatzen den dendaren azpian du; ezkerreko aldetik, Atilano Compains jaunaren etxea; eta atzeko aldetik, Kale Berria.

Inskripzioa: finka Agoizko 2. Jabetza Erregistroan dago, Lucía López Urrutia andrearen alde. 800. liburukia, 229. orria, 1.398. finka.

Katastroko datuak: Kasedako hirilurreko ondasunen katastroko 2. poligonoko 348. lurzatia. 79,58 metro koadroko azalera du.

Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.

Agoitzen, 2015eko otsailaren 19an.–Idazkari judiziala, Iosune Ardanaz Domench.

Iragarkiaren kodea: J1503606