62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

18E/2015 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 4ko 65E/2014 Ebazpena aldatzen duena. Haren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean langileak, batez ere langabeak eta Gazteen Bermearen kolektibokoak, kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntza ekintzak finantzatzeko diru-laguntza publikoak emateko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onestu ziren.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 4an eman 418E/2014 Ebazpenaren bidez (2014ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 6an), deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitatean langileak, batez ere langabeak eta Gazteen Bermearen kolektibokoak, kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntza ekintzetarako diru-laguntza publikoak emateko.

Diru-laguntza horien kudeaketan izandako esperientziak iradokitzen du zenbait aldaketa txiki egitea araudian, hura hobeki egoki dadin egoera horietan sortzen diren benetako beharretara.

Aldaketa honetan, interpretazio desberdinak ekartzen ahal dituzten zenbait kontzeptu berrikusi eta zehazten dira. Orobat, helburua da finantzatutako prestakuntzak ekarri behar ez izatea nahitaez kontratazio bat, eta, horren ordez, aukera ematea horrek ikasleei ahalbidetzeko bazkide langile gisa edo laneko bazkide gisa sartzea kooperatibetan eta lan sozietateetan.

Azaldutakoarekin bat, martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuek (martxoaren 20ko 19/2013 Foru Dekretuak aldatuak) 13. artikuluan emandako eskudantziak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Apirilaren 4ko 65E/2014 Ebazpena aldatzea. Haren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean langileak, batez ere langabeak eta Gazteen Bermearen kolektibokoak, kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntza ekintzak finantzatzeko diru-laguntza publikoak emateko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onestu ziren.

3.4. puntuak erredakzio hau izanen du:

“3.4. Oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurreko sei hilabetean langile kopurua murriztu duten enpresak ezin izanen dira laguntza hauen onuradun. Ondorio horietarako, kontratu mugagabea dutenak eta, hala balegokio, bazkide langileak edo laneko bazkideak baino ez dira kontuan hartuko. Ez dira konputatuko heriotzaren, erretiroaren edo baliaezintasunaren ondoriozko bajak.”

4.1. puntuak erredakzio hau izanen du:

“4.1. Entitate onuradunak kontratatu behar ditu, bere kabuz edo bere kideen edo bazkideen bidez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatutako prestakuntza jaso eta burutzen dutenen %60 gutxienez. Baldintza hori betetzat joko da baldin eta, kontratazioaren ordez, ikasleak sartzen badira bazkide langile gisa edo laneko bazkide gisa kooperatibetan eta lan sozietateetan.”

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2015eko otsailaren 25ean.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F1503176