62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBEKO ETA ELGORRIAGAKO UDALEN BATASUNA

2015eko ekitaldiko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasunaren Batzar Delegatuak, 2015eko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, plantilla organikoa eta bere zerbitzuko langileen zerrenda onetsi zituen.

Hasierako onespena 2015eko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 19an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, plantilla organikoaren behin betiko onespena, hala beteko baita honako hauetan agintzen dena: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua , martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legeak aldatu baitzuen, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua eta gainerako xedapenak.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Gradua: 6. Lanpostuko osagarria: 48,88 (dirusaria barne, Mendietako Biltzarrean idazkari aritzeagatik). Dedikazio esklusiboko osagarria: 55. Sarbidea: O.L.

Batasuneko herriburua: Doneztebeko Udala. Egoera: horretaz gain, Bidasoa-Berroaran Mendietako Batzarrean eta Kokoriko Mendietako Batzarrean ere idazkari aritzen da.

Izenen zerrenda

Duque Ibarrondo, Joaquín. Maila: A. Egoera: jardunean.

Donezteben, 2015eko martxoaren 11n.–Mankomunitateko burua, Miguel San Miguel Azpíroz.

Iragarkiaren kodea: L1504221