62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU, OLAZTI ETA ZIORDIAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

FACE plataformari atxikitzea. Onespena

Altsasu, Olazti eta Ziordiako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2014ko abenduaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen Mankomunitatea Administrazio Publikoen Estatuko Idazkaritzaren FACE plataformari atxikitzea, faktura elektronikoen sargune eta biltegi baita, haren bigarren klausulan aurreikusitakoari jarraikiz, bere gain harturik hitzarmen horretan zerrendatzen diren zerbitzuetako bakoitzean ezarritako beharkizunak betetzea, dagozkien eranskinetan ezartzen diren baldintzetan.

Argitara ematen da, Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legearen seigarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz.

Altsasun, 2015eko martxoaren 12an.–Lehendakaria, Fernando Fusté Martín.

Iragarkiaren kodea: L1504207