62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Udalak bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik daudela iragartzen du, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren (Estatuko Aldizkari Ofizialean, uztailaren 2an) 101. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz, baita Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren (Estatuko Aldizkari Ofizialean, 1995/7/13an) 5, 6 eta 7.ean ezarritakoari ere.

Bake epaile izendatua izateko baldintzak Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 302. artikuluak karrera judizialean sartzeko ezartzen dituen berak dira, nahiz eta ez den beharrezkoa Zuzenbideko lizentziadun izatea. Era berean bete beharko dituzte aipatu 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan gaitasunari eta bateragarritasunari buruz ezarritako baldintzak. Bake epailea izateko behar da espainola izatea, adinez nagusia eta Botere Judizialaren Lege Organikoaren 303. artikuluak ezgai izateko ezarritako arrazoietarik bakarrik ere ez izatea.

Interesdunek Zubietako Udalaren Erregistro Orokorrean egin beharko dute eskaera, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hamabortz egun balioduneko epean. Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101.2 artikuluan xedatuarekin bat, Udalaren Osoko Bilkurak hautatuko du bake epaile titular nahiz ordezkoa, legezko baldintzak beterik hala eskatu dutenen artean.

Inork eskatzen ez badu, Osoko Bilkurak nahi dituenak hautatuko ditu, prozedura honen baldintza berei loturik.

Aditzera ematen da, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Zubietan, 2015eko martxoaren 16an.–Alkatea, Francisco Michelena Celayeta.

Iragarkiaren kodea: L1504129