62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

27/2015 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Roncesvalles Arraiza Zorzano andrea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Elikagaien Ikuskapenaren eta Osasun Kontrolaren Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua sortu eta bere estatutuak onetsi ziren. Haren 43. artikuluak ezartzen du osasun laguntzaz kanpoko unitateburuak azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko direla; dekretu horren bidez arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua.

Uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretuaren 11.1.c) artikuluak ezartzen du ezen erakundearen administrazio unitateen titularrak Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez izendatuko direla.

Kontuan hartuta Funtzio Publikoaren zuzendariaren txostena, burutza bitarte baterako izendatzearen aldekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2014 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriari jarraituz.

Horrenbestez, eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua sortu eta bere estatutuak onetsi zituen 63/2012 Foru Dekretuaren 11. artikuluaren ondorioz, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko arauak ematen dituen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren 6. idatz-zatiari jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Roncesvalles Arraiza Zorzano andrea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Elikagaien Ikuskapenaren eta Osasun Kontrolaren Unitateko buru izendatzea bitarte baterako, 2015eko otsailaren 25etik aurrerako ondorioekin.

2. Ebazpen hau Osasun Departamentuko zuzendari nagusiari, Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Giza Baliabideen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zerbitzuari eta interesdunari jakinaraziko zaie, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko otsailaren 19an.–Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendaria, María Soledad Aranguren Balerdi.

Iragarkiaren kodea: F1503183