62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Faktura elektronikoa. FACE plataformari atxikitzea

Alkatetzaren 2015eko abenduaren 24ko ebazpenaren bidez, Alesbesko Udalak atxikimendua onetsi du Estatuko Administrazio Orokorreko Faktura Elektronikoen Sargune Orokorrari (FACE), Alesbesko Udaleko faktura elektronikoen sargune orokorra izan dadin, Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legeari jarraikiz.

Beraz, delako legean xedatuaren arabera, 2015eko urtarrilaren 15etik aitzina, Estatuko Administrazio Orokorreko Faktura Elektronikoen Sargune Orokorra (FACE) izanen da Alesbesko Udaleko faktura elektronikoen sargune orokorra.

Halaber, onetsi zuen faktura elektronikoa luzatzeko eta igortzeko betebeharra kentzea Alesbesko Udalaren izenean 5.000 eurorainoko faktura luzatzen duten hornitzaileei.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Alesbesen, 2015eko martxoaren 13an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L1504195