62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TRAIBUENAS

1. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Traibuenasko Udalak, 2015eko martxoaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa Udalaren 2014ko aurrekontuan:

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Traibuenasko Kontzejuko Idazkaritzan egonen da ikusgai, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Traibuenasen, 2015eko martxoaren 13an.–Kontzejuko burua, Jesús María Labiano Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1504198