62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Uharte Arakil karrikako 1, 3, 5, 7 eta 9 zenbakietan oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2015eko martxoaren 10ean, erabaki hau hartu zuen:

JOB 10-MAR-15 (7/UV).

“Ikusirik espedienteko agiriak, eta Hirigintza Gerentziako Planeamendu Zerbitzuko buruak 2015eko otsailaren 25ean eman txostenarekin bat,

ERABAKI DA:

1. Hasiera batean onestea Uharte Arakil karrikako 1, 3, 5, 7 eta 9 zenbakietan igogailua paratuz oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, Antonio Ramírez Gilek sustaturik Uharte Arakil karrikako 5eko jabeen elkartearen izenean.

2. Behin betiko onespenerako, sustatzaileak testu berria aurkeztu beharko du, ukitutako tartean espaloia zirkulazio erreiarekiko mugaraino eta ilarako aparkalekuaren bizkar handitzeko betebeharra arautzen duena.

3. Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.”

Iruñean, 2015eko martxoaren 16an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1504300