62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORREAGA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da udal bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.

Eskatzailea: Orreagako Errege Kolegiata. Jarduera: Itzandegiaren berritzea. Tokia: Orreaga, 1. pol., 4. lurzatia, 2. azpi-lurzatia.

Orreagan, 2015eko martxoaren 12an.–Alkatea, Luis Echeverria Echavarren.

Iragarkiaren kodea: L1504305