62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

“La Villa” ostatu eta jatetxearen errentamendua

Igantziko Udalak erabaki du herriko ostatua den La Villako taberna eta jatetxe zerbitzua errentan emateko lehiaketa publikoa irekitzea, bertzeak bertze, baldintza hauei jarraikiz:

–Errentamenduaren iraupena: 5 urte, bertze 5 urte gehiago luzatzeko aukerarekin.

–Hileko errenta: 300,00 euro gehi BEZa. Horixe izanen da hasierako prezioa.

Lehiaketan baloratuko dira ustiapen proiektua eta eskaintza ekonomikoa, bertzeak bertze.

Igantziko Udaletxeko Idazkaritzan aurkeztuko dira eskaerak 30 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, horretarako onetsitako administrazio baldintzen agirian adierazten den gisara.

Administrazio baldintza partikularren agiria interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan.

Igantzi, 2015eko martxoaren 6a.–Alkatea, M. Lourdes Ibarluzea Irureta.

Iragarkiaren kodea: L1504209