62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Aurrekontuko 1/2015 aldaketa.
Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2015eko martxoaren 12an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2015 aldaketa Udalaren 2015. urteko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Igantzin, 2015eko martxoaren 13an.–Alkatea, M.Lourdes Ibarluzea Irureta.

Iragarkiaren kodea: L1504206