62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

2015eko plantilla organikoa.
Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2015eko otsailaren 26an egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2015eko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Caparroson, 2015eko martxoaren 4an.–Alkatea, M.ª José Lasterra Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L1504203