62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Tasen aldaketa. Hasierako onespena

2015eko martxoaren 10ean Osoko Bilkurak egindako bileran, besteak beste, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen, A.F.E.ren 206. artikuluaren salbuespenarekin:

1) Hasiera batean onestea eremu publikoko zoru, zorupe eta hegalkinaren aprobetxamendu bereziengatiko tasaren aldaketa, mortero-silo, obra-txabola, hesi, aldamio, karga-jasogailu, garabi, eta antzekoekin bide publikoa okupatzekoa, espedientean agertzen den moduan.

2) Aldaketa hau jendaurrean edukitzea 30 egunez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu eta gero, herritarrek eta bidezko interesa dutenek denbora horretan espedientea aztertzeko aukera izan dezaten.

3) Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada lehen aipatutako epean, hasierako onespen hau behin betiko bilakatuko da. Kasu honetan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hau, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4) Behin betiko onespenaren ondoren, aldaketa hau bidaltzea Nafarroako Gobernuaren Ordenantza Fiskalen Erregistrora.

Beran, 2015eko martxoaren 16an.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1504283