62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIZKOA

2015eko aurrekontuak. Hasierako onespena

Aizkoako Kontzejuak, 2015eko otsailaren 27an, hasiera batean onetsi zuen 2015eko udal aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aizkoan, 2015eko otsailaren 27an.–Alkatea, María Josefa Ros Ezcurra.

Iragarkiaren kodea: L1504189