62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aurrekontua aldatzen duen 2015/3 espedientea.
Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2015eko martxoaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2015era luzatu den 2014ko aurrekontua aldatzen duen 2015/3 espedientea, kreditu berezia baita.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Altsasun, 2015eko Martxoaren 13an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1504141