62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

45/2015 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana. Honen bidez proba libreetarako deialdia egiten da, 18 urtez gorako pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko, Nafarroako Foru Komunitatean, 2015ean.

Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariak ebazpen hau onestearen aldeko txostena eman du. Ebazpenaren helburua da 2015. urtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proba libreetarako deialdia egin eta probak egiteko jarraibideak ematea.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren I. tituluko IX. kapitulua helduen irakaskuntzari buruzkoa da, eta 68.2 artikuluan gaitasuna ematen zaie hezkuntza administrazioei, nork bere eskumenen esparruan, 18 urtetik gorako pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko probak antolatzeko aldian behin.

Deialdia araudi indardunaren arabera eginen da, bereziki xedapen hauei jarraikiz:

–61/2009 Foru Dekretua, uztailaren 20koa, Helduen Oinarrizko Hezkuntza arautu eta ikasketa horien egitura eta curriculuma ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean. Foru dekretu horren lehenengo xedapen gehigarrian adierazten da Hezkuntza Departamentuak 18 urtez gorako pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko probak antolatuko eta dagozkien deialdiak eginen dituela, eta proba horiek Helduentzako Bigarren Hezkuntzako hiru jakintza esparruetan eta haren curriculumean oinarrituta antolatuko direla xedatzen du. Curriculuma foru dekretu horren 3. eranskinean dago jasoa.

–129/2009 Foru agindua, abuztuaren 3koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren ezarpena arautzen duena eta jarraibideak ematen dituena Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ikasketa horiek egiten dituzten ikasleen sarrerari, matrikulazioari eta ebaluazioari buruz.

–3/2010 Foru agindua, urtarrilaren 14koa, Nafarroako Foru Komunitatean 18 urtez gorako pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proba libreak arautzen dituena.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, prozesuaren zatiren batean parte hartzen duten pertsona guztiek inprimakien bidez ematen dituzten datuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko fitxategietan sartuko dira, estatistika aldetik lantzeko eta prozedura horren ondorioz sor daitezkeen egiaztagiriak kudeatzeko.

Datuak ikusteko, zuzentzeko, kontra egiteko eta deuseztatzeko eskubideak erabili ahal izanen dira, Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura joz. Zerbitzu hori Santo Domingo kaleko 8. zenbakian dago, Iruñean. Berariaz horrela adierazten duten pertsonek kontra egiten ahalko diote beren datuak tratatzeari, bidezko arrazoi oinarrituak badituzte.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 18 urtetik gorako pertsonek Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eskuratzeko 2015. urtean eginen diren proba libreen bi deialdiak onestea.

2. Jarraibideak ematea, ebazpen honen eranskinetan xedatutakoarekin bat, probetarako deialdia egiteko eta proba horiek gauzatzeko.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara daitezen, eta, orobat, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Araubide Administratiboaren Atalera, Etengabeko Prestakuntzaren Bulegora, Eskolatze Bulegora eta Félix Urabayen Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutura, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2015eko otsailaren 23an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

I. ERANSKINA

Jarraibideak, 18 urtetik gorako pertsonek 2015. urtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proba libreetarako deialdia egiteko eta proba horiek gauzatzeko

1.–Betebeharrak.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean lortzeko proba libreetan parte hartzen ahalko dute 2015. urtean hemezortzi urtetik gorakoak diren pertsonek edo urte horretan adin hori betetzen dutenek.

Helduentzako Bigarren Hezkuntzako ikasketak ofizialki egiteko matrikulatutako pertsonek, proba libreetan izena eman nahi badute, ikasketa haietako matrikulari uko egin beharko diote martxoaren 30a baino lehen, maiatzeko deialdian parte hartu nahi badute, eta uztailaren 27a baino lehen, iraileko deialdian parte hartu nahi badute.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan edo Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa oinarrizko batean matrikulaturik dauden pertsonek ezin dute izena eman proba libreak egiteko.

Probak egiteko, izangaiei eskatuko zaie beren nortasuna frogatzeko, NANa, atzerritarren identifikazio zenbakia (AIZ) edo pasaportea aurkeztuz.

2.–Probak egiteko eguna eta tokia.

Probak maiatzaren 6an (1. deialdia) eta irailaren 4an (2. deialdia) eginen dira.

Probak Félix Urabayen Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuan (NHBHI) eginen dira (Bartolomé de Carranza kalea, 5, Iruña).

Hezkuntza Departamentuak probak egiteko erraztasunak emanen dizkie inskribatutako presoei eta soldadu kuarteleratuei, aipatutako ikastetxera joateko zailtasun handiak dituztenei. Kasu horietan, departamentuko teknikari bat kartzelara edo kuartelera joanen da, ariketak eramanen ditu, ezarritako egun eta orduetan, eta behar bezala egin daitezen arduratuko da. Probak bukatutakoan, gutun-azal batean sartuko ditu eta epaimahaiburuari emanen dizkio.

3.–Proba egiteko izen ematea.

3.1. Alderdi orokorrak.

Maiatzeko deialdirako izena emateko epea apirilaren 13tik 24ra artekoa izanen da, bi egunak barne. Iraileko deialdirako, berriz, abuztuaren 10etik 21era artekoa izanen da, biak barne.

Eskabideak Iruñeko Félix Urabayen NHBHIko idazkaritzan formalizatuko dira, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako tokietan edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (erregistro elektroniko hori ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuak arautu zuen).

Izena emateko eskabidea ebazpen honen II. ebazpenean ageri den ereduaren araberakoa izanen da. Horrekin batera, agiri hauen fotokopia aurkeztuko da:

–NANa, AIZ edo pasaportea.

–Ikasketen ziurtagiria, baldin eta hiru jakintza esparruetakoren batetik salbuetsia izan nahi badu, urtarrilaren 14ko 3/2010 Foru Aginduaren eranskinaren arabera.

–Helduentzako Bigarren Hezkuntzako ikasketetako matrikulari uko egin izanaren justifikazioa, ikasketa horiek egiten ari baldin bada.

–Minusbalioaren ziurtagiria, izangaiak egokitzapen neurriren bat behar baldin badu.

Aurreko puntuan adierazten diren egiaztagirien fotokopiak aurkeztu dituzten pertsonek jatorrizko egiaztagiriekin agertu beharko dute probetara, epaimahaiak, egiazta dezan, egokitzat jotzen badu, aurkeztutako kopiekin bat datozela.

Proba libreko ariketak gaztelaniaz edo euskaraz egin daitezke, izangaiak nahi bezala. Horretarako, izena emateko fitxan, aukeratzen den hizkuntza adieraziko da.

Zilegi izanen da oinarrizko kalkulagailu programaezina erabiltzea zientzia eta teknologiaren esparruko ariketetan.

Komunikazioaren esparruko ariketak egiteko, ezin izanen da erabili gaztelaniazko edo euskarazko hiztegirik, ez eta atzerriko hizkuntzen hiztegirik ere.

3.2. Proba librean inskribatzen diren pertsonen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

Behin-behineko zerrenda apirilaren 28an (1. deialdiarena) eta abuztuaren 25ean (2. deialdiarena) argitaratuko da, Félix Urabayen NHBHIko iragarki oholean eta “2015ean DBH graduatu titulua eskuratzeko probak” izeneko zerbitzu fitxan, www.navarra.es atariaren bidez sartuta.

Zerrenda horietan adieraziko da inskribatu diren eskatzaileen artean zein onartu diren proba egiteko eta zein baztertu, baztertzeko arrazoiak adierazita. Zerrenda horietan, gainera, salbuetsia(k) d(it)u(z)ten jakintza esparrua(k) adieraziko d(ir)a, bai eta izangai batzuek probak egiteko eskaturiko egokitzapenak ere.

Izangaiek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, III. eranskineko ereduaren arabera, behin-behineko zerrendaren kontra, apirilaren 29an eta 30ean (1. deialdian) eta abuztuaren 26an eta 27an (2. deialdian). Alegazioak ikastetxeko zuzendariari igorriko zaizkio.

Behin betiko zerrenda maiatzaren 4an (1. deialdiarena) eta abuztuaren 31n (2. deialdiarena) argitaratuko da, Félix Urabayen NHBHIko iragarki oholean eta “2015ean DBH graduatu titulua eskuratzeko probak” izeneko zerbitzu fitxan, www.navarra.es atariaren bidez sartuta.

Esparruak salbuesteko baliokidetasun irizpideak aplikatzearen ondorioz, matrikulatutako pertsonaren batek proba libreetako hiru jakintza esparruak gaindituak baldin baditu, azterketa egiteko finkatutako egunean eta orduan agertu beharko du. Epaimahaiak izangaiei deitzeko ekitaldian jakinaraziko zaio ez duela proba egin beharrik, eta aktan jasoko da aurkezten dituen egiaztagirietako kalifikazioekin, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua emateko proposamenean ere agertuko da.

4.–Probaren alderdi orokorrak.

4.1. Probak prestatzea.

Urtarrilaren 14ko 3/2010 Foru Aginduaren 5.4 artikuluarekin bat, jakintza esparru bakoitzeko ariketak prestatzea Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari dagokio. Félix Urabayen NHBHIaren esku uzten da 2015eko bi deialdietako ariketen prestakuntza. Inplikatzen diren pertsonek konfidentzialtasunez jokatuko dute uneoro. Félix Urabayen NHBHIak Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari bidaliko dizkio prestatutako ariketak, gainbegira ditzan.

4.2. Epaimahaia.

Proba libre hau baloratzeko epaimahaian mahaiburu bat eta lau mahaikide izanen dira. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu, Félix Urabayen NHBHIko zuzendariak proposaturik. Proposatutakoak ikastetxe horretan ari diren Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegoko edo Irakasleen Kidegoko irakasleak izanen dira. Horiekin batera, bost ordezko ere izendatuko dira. Epaimahaiak, bere ebaluazio lana ongi egiteko, zilegi izanen du aholkularien laguntza eskatzea, hala behar dela iruditzen bazaio.

Epaimahaian Helduentzako Bigarren Hezkuntzako hiru esparruetatik irakasle bana gutxienez egon dadila bermatuko da.

2015. urteko bi deialdietan, hots, maiatzekoan eta irailekoan, epaimahai bera arituko da. Deialdiren batean 150 izangaik baino gehiagok ematen badute izena, bigarren epaimahaia izendatzen ahalko da.

Bi deialdi horietako batean epaimahai bat baino gehiago baldin badago, probak izangai guztientzat berdinak izanen dira, kontuan hartu gabe zer epaimahairi dagozkion, eta aldi berean eginen dira, egun bakar batean, goizez eta arratsaldez.

Epaimahaian parte hartzen duten irakasleek konpentsazio ekonomiko bat jasoko dute proba libreetako ebaluazio ariketak prestatzeagatik.

5.–Probaren egitura, egiteko modua, ebaluazioa eta kalifikazioa, emaitzen argitalpena, erreklamazioak eta dokumentazioa.

Proba librearen helburua da 18 urtetik gorako pertsonei aukera ematea gure hezkuntza sistemako oinarrizko titulazioa zuzenean lortzeko, baldin eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren oinarrizko gaitasunak eta helburuak lortu dituztela erakusten badute, urtarrilaren 14ko 3/2010 Foru Aginduaren 2. artikuluan adierazten den bezala.

5.1. Probaren egitura.

Proba libreek hiru zati izanen dituzte, hots, helduentzako Bigarren Hezkuntzako hiru jakintza esparruetako bakoitzerako bat: komunikazioa; zientzia eta teknologia; eta gizartea.

Hiru jakintza esparruetako ariketek uztailaren 20ko 61/2009 Foru Dekretuaren 3. eranskinean agertzen den curriculuma izanen dute oinarri. Dekretu horren bidez, Helduen Oinarrizko Hezkuntza arautu eta ikasketa horien egitura eta curriculuma ezarri ziren Nafarroako Foru Komunitatean.

Komunikazioaren esparruko zatiak ariketa hauek izanen ditu:

–Hizkuntza: Gaztelaniaren moduluei eta, proba euskaraz eginez gero, Euskararen moduluei buruzko edukiak izanen ditu.

–Atzerriko Hizkuntza: Atzerriko Hizkuntzaren moduluei buruzko edukiak izanen ditu. Izangaiek Frantsesa edo Ingelesa aukeratzen ahalko dute.

Zientzia eta teknologiaren esparruko ariketek Matematika–Teknologia eta Natura eta Osasuna moduluetako edukiak izanen dituzte.

Gizarte Gaien esparruko ariketen erreferentzia Gizartea moduluetako edukiak izanen dira.

Inskribatzeko unean desgaitasunen bat dutela frogatzen duten pertsonek probak baldintzarik egokienetan egin ditzaten, Hezkuntza Departamentuak behar diren neurriak hartuko ditu eta behar diren baliabide teknikoak eta langileak jarriko ditu.

5.2. Egiteko epea.

Ariketak egun batean eginen dira, goiz eta arratsaldeko saioetan.

Goizeko saioan, 10:00etan hasita, Zientzia eta Teknologiaren esparruko eta Gizarte Gaien esparruko ariketak eginen dira. Gehienez ere hiru ordu eta erdian eginen dira: bi ordu eta erdian Zientzia eta Teknologiaren esparrua, eta ordubetean Gizarte Gaien esparrua.

Arratsaldeko saioan, 16:00etan hasita, Komunikazioaren esparruko ariketa eginen da. Izangaiek gehienez ere bi ordu eta erdi izanen dituzte saio honetarako.

5.3. Kalifikazioa.

Probaren kalifikazioa orokorra izanen da hiru esparruetako bakoitzean. Emaitzak honela jasoko dira: Gutxiegi (G), Nahikoa (N), Ongi (O), Oso ongi (OO) eta Bikain (B). Kalifikazio horrekin batera, batetik hamarrera bitarteko adierazpen zenbakizkoa ere emanen da, dezimalik gabe, baliokidetasun hauen arabera:

–Gutxiegi: 1, 2, 3 edo 4.

–Nahikoa: 5.

–Ongi: 6.

–Oso ongi: 7 edo 8.

–Bikain: 9 edo 10.

Gutxiegi kalifikazioa (G) negatiboa izanen da, eta gainerako laurak positiboak.

Izangaiak salbuetsiak dituen esparruetan Salbuetsia (SALB) adieraziko da, eta horrekin batera agertuko dira salbuespena egitea ahalbidetu duten gaien, esparruen, moduluen edo multzoen batez besteko aritmetikoaren ondoriozko kalifikazioa eta zenbakizko nota.

Aurreko deialdietan gainditutako esparruak ADG letren bidez adieraziko dira, eta horrekin batera, kalifikazioa eta zenbakizko nota jasoko dira. Gai kalifikazioa Nahikoren baliokidea izanen da, beharrezkoak diren ondorioetarako.

Komunikazioaren esparruaren kalifikazioa aterako da zati bakoitzaren batez besteko ponderatua aplikatuz, ehuneko hauen arabera:

–Hizkuntza: %75.

–Atzerriko hizkuntza: %25.

Hiru jakintza esparruak gainditzen dituzten izangaiek proba gaindituko dute, eta epaimahaiak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua jaso dezatela proposatuko ditu.

5.4. Emaitzen argitalpena. Erreklamazioak.

Epaimahaiak aditzera emanen du, ariketak egiten direnean, emaitzak noiz jarriko diren jendaurrean, erreklamazioak egiteko epeak, eta baita kasuko ziurtagiriak noiz eta nola jaso beharko diren ere.

Probak ebaluatu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu emaitzak Félix Urabayen NHBHIko iragarki oholean eta “18 urtetik gorako pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzea” izeneko zerbitzu fitxan (www.navarra.es).

Proben kalifikazioekin ados ez badaude, izangaiek idatzizko erreklamazioak (III. eranskineko ereduaren arabera) egiten ahalko dizkiote epaimahaiburuari, emaitzak argitaratu eta biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean.

5.5. Dokumentazioa.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta aurkezten diren erreklamazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak ebaluazio akta beteko du, ebazpen honen IV. eranskinean agertzen den ereduari jarraikiz, eta jendaurrean jarriko ditu, proben behin betiko emaitzak ezagutzera emateko.

Proben ebaluazio aktak probak egiten diren ikastetxeko idazkaritzan artxibatuko dira.

Epaimahaiak behin-behineko ziurtagiria eginen die proba librea gainditzen duten pertsona guztiei, V. eranskinean agertzen den ereduari jarraikiz.

Proba librea gainditu ez eta, horrenbestez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua jasotzeko proposatu ezin diren izangaiei, jakintza esparruren bat gainditzen baldin badute, gainditu duten esparrua edo esparruak ziurtatzeko agiri bat eginen zaie, lortutako kalifikazioa eta zenbakizko puntuazioa adierazita, VI. eranskinean agertzen den ereduari jarraikiz. Kalifikazioak kontuan hartuko dira pertsona horiek geroagoko deialdietan berriz parte hartzen badute, eta estatu osoan izanen dute balioa.

Proba egiten den ikastetxeko zuzendariak Hezkuntza Departamentura igorri beharko du deialdi bakoitzean proba librea gainditzen dutenei Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua emateko proposamena.

Ikastetxeak, orobat, deialdi bakoitzeko aktaren kopia bat eta ebazpen honen VII. eranskinean agertzen diren emaitzen estatistikaren fitxa igorriko ditu Etengabeko Prestakuntzaren Bulegora.

Parte-hartzaileek egiten dituzten ariketak ikastetxean artxibatuta gordeko dira 3 hilabetez gutxienez, erreklamazioren bat jartzen denean izan ezik. Kasu horretan, prozesua ebatzi arte gorde beharko dira.

II. ERANSKINA

DBHko graduatu titulua eskuratzeko
proba libreetan inskribatzeko inprimakia

1. deitura ............................ 2. deitura

Izena ....................... NANa/AIZ/Pasaportea

Sexua G E. Jaioteguna ............................. helbidea (herria):

PK ............. Kalea: ....................................... Telefonoa

Posta elektronikoa: .............................. Nazionalitatea

ADIERAZTEN DU:

Betebeharra betetzen duela 18 urtetik gorako pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proba libreetara aurkezteko.

ESKATZEN DUT:

1. DBHko graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proba libreetan izena ematea:

Gaztelania.

Euskara.

2. Esparru hauetatik salbuestea:

Komunikazioaren esparrua.

Zientziaren eta teknologiaren esparrua.

Gizarte esparrua.

3. Proba egokitzea, minusbalioa dela eta. Beharrezkoa den egokitzapen mota adierazi.

Horretarako, ondoko agirien fotokopiak eransten ditu:

1. Nortasun agiri nazionala. Atzerritarren identifikazio zenbakia. Pasaportea.

2. Minusbalioaren frogagiriak.

3. Adierazitako esparruak gaindituak dituela frogatzeko agiriak (urtarrilaren 14ko 3/2010 Foru Aginduaren eranskinaren arabera, 2010eko otsailaren 3an argitaratutako Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Komunikazioaren esparrua.

Zientziaren eta teknologiaren esparrua.

Gizarte esparrua.

.....................................(e)n, 2015eko ........................aren ...........(e)an. Interesduna.

IRUÑEKO FÉLIX URABAYEN NHBHIko ZUZENDARI JAUNA/ANDREA.

Bildutako datuak behar den bezalako konfidentzialtasunarekin eta erreserbarekin informatizatuko dira, eta ezarritako helbururako bakarrik erabiliko, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.

III. ERANSKINA

Erreklamazio orria

......................................................................................... andreak/jaunak, ............................ NAN/AIZ zenbakidunak, eta jarraian adierazten den deialdian 18 urtetik gorako pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proba libreetan inskribatzeko eskaera egin duenak:

Maiatzeko deialdian.

Iraileko deialdian.

Idazki honen bidez honako honen kontrako ERREKLAMAZIOA egin nahi du:

Onartutako izangaien zerrenda:

Esparruetatik salbuestea.

Egokitzapena elbarritasuna dela eta.

Honako honen kalifikazioa:

Komunikazioaren esparrua.

Zientziaren eta teknologiaren esparrua.

Gizarte esparrua.

Honako arrazoi hauek direla eta:

............................(e)n, 2015eko ........................aren ...........(e)an. Interesduna.

FELIX URABAYEN NHBHIko ZUZENDARI JAUNA/ANDREA.

PROBA LIBREETAKO EPAIMAHAIBURU JAUNA/ANDREA.

Bildutako datuak behar den bezalako konfidentzialtasunarekin eta erreserbarekin informatizatuko dira, eta ezarritako helbururako bakarrik erabiliko, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.

IV. ERANSKINA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proba librearen ebaluazio akta

Ikastetxea ................................................................................................. Titulartasuna ........................................... Herria ................................... Probintzia ..............................

Helbidea ....................................................................................................................................................... PK: .....................................................

Probak egiteko eguna ..........................................................................................................................................................................

Izena eman dutenak, guztira ................... Aurkeztu direnak, guztira ............. Titulua jasotzeko proposatu direnak, guztira .............

IZENEN ZERRENDA

ESPARRUAK (1)

T.E. (2)

Hurrenkera zk.

Deiturak

Izena

Komunikazioa

Zientzia eta Teknologia

Gizarte Gaiak

(1) Zehaztu kalifikazioa: Bikain: B; Oso ongi: OO; Ongi: O; Nahikoa: N; Gutxiegi: G; betiere zenbakizko nota adierazita.

Beste inguruabar batzuk zehaztu: Ez aurkeztua: EA; Salbuetsia: SALB (adierazi salbuespena egiteko aukera eman duten irakasgaien, esparruen, moduluen edo multzoen batez besteko aritmetikoa egitearen ondorioz ateratzen den kalifikazioa eta zenbakizko nota); Aurreko deialdietan gainditua: ADG (kalifikazioa eta zenbakizko nota adierazi behar dira).

(2) (T.E.) titulazioari buruzko erabakia (B=bai eskuratu du; E=ez du eskuratu).

2015(e)ko ...........................aren .....(e)an.

Ontzat emana, Mahaiburua Mahaikideak Idazkaria.

Sinatua: ............................. Sinatua: .............................

V. ERANSKINA

Tituluaren behin-behineko ziurtagiria

............................................................................................................................ jaunak/andreak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua .................................. (1) ................................... deialdian lortzeko ..................................n egin den proba librea ebaluatu duen epaimahaiko idazkariak,

ZIURTATZEN DU:

............................... jaunak/andreak, .................................. egunean ......................... probintziako ............ herrian jaio zenak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eskuratzeko erregelamenduzko proba librea egin duela eta, gainditu duenez, titulua lortzeko proposamenean agertzen dela.

Ziurtagiri honek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortu duela egiaztatzen du, dagozkion ondorioetarako.

Eta behar diren ondorioetarako jasota geldi dadin, honako ziurtagiri hau luzatzen du.

..........................(e)n, ........(e)ko .......................aren ..........(e)an.

O.E. Epaimahaiburua

Epaimahaiko idazkaria

(Zigilua)

(1) Proba zein urtetan eta zein hilabetetan egin den adierazi.

VI. ERANSKINA

Gainditutako esparruen ziurtagiria

Izena:

Jaioteguna: .......................................... NAN zk.

................................. urteko ...................................... hilabeteko deialdian Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko........................(e)ko .................. ikastetxean egin diren proba libreetan, esparru hauek gainditu ditu:

ESPARRUAK

KALIFIKAZIOA (1)

Komunikazioa

Zientzia eta Teknologia

Gizarte Gaiak

Eta hori ZIURTATZEN du, .........................(e)n, .........(e)ko ..........................aren ........(e)an.

O.E. Epaimahaiburua

Epaimahaiko idazkaria

(Zigilua)

(1) Zehaztu kalifikazioa: Bikain: B; Oso ongi: OO; Ongi: O; Nahikoa: N; Gutxiegi: G; Ez aurkeztua: EA; Salbuetsia: SALB; Aurreko deialdietan gainditua: ADG (kalifikazioa ere adierazi behar da).

Kasu guztietan, kalifikazioarekin batera zenbakizko nota ere adieraziko da.

Marra horizontal bat egin gainditu ez dituen multzoetako laukitxoetan.

VII. ERANSKINA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eskuratzeko proba libreko emaitzen estatistikaren taula

Ikastetxea ................................................................................................................................................. Herria: ......................................................

Proba egiteko eguna ..........................................................

ADINA

SEXUA

INSKRIBATUAK

AURKEZTU DIRENAK

TITULUA ESKURATU DUTE

ESPARRUREN BAT GAINDITU DUTE

BAT

BI

17

G

E

Guztira

18-19

G

E

Guztira

20-24

G

E

Guztira

25-29

G

E

Guztira

30-34

G

E

Guztira

35-39

G

E

Guztira

40-44

G

E

Guztira

45-49

G

E

Guztira

50-54

G

E

Guztira

55-59

G

E

Guztira

60-64

G

E

Guztira

65 edo gehiago

G

E

Guztira

GUZTIRA

G

E

Guztira

F1503041

Iragarkiaren kodea: F1503041