62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

105E/2015 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena 13,2 kV-eko aireko linea eta 100 KVA-ko transformazio zentroa egiteko proiekturako, Arguedasko abeltegi baterako, Arguedasko udal mugapean. Sustatzaileak Idoya Mayor Mena eta Oscar Francés Barrera dira

2014ko urriaren 31n Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Espediente hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I) epigrafean (Energiari buruzko instalazioak) sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak arrazoituz ebatziko duela Ingurumen ukipenetarako baimena ematea edo ukatzea.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela bere baitan, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Proiektatu den jarduketaren xedea da sare orokorretik hornidura elektrikoa ematea tramitatzen ari den abeltegi bati, Arguedasko 2. poligonoko 630. lurzatian baitago. Xede horrekin proiektatu da orain dagoen Arguedas Valtierra aireko linea elektrikoan,13,2 kV-koan, 2307 euskarria aldatzea, Iberdrolarena baita. Linea berriko aireko tarte bat, 687 metro ingurukoa, linearen bukaerako euskarri bateraino deribatuko da, ustiategiko lurzatian jartzeko. Linea berriak 5 euskarri berri eta 5 bao berri izanen ditu. Neurriak aurreikusi dira haren diseinuan hegaztien elektrokuzioa eta horiek talka egitea saihesteko.

Dokumentazioak dagokion ingurumen ukipenen azterlana ematen du eta 2015eko eranskin bat, azterlan hori handitu eta osatzen duen dokumentazio berria duena. Bertan giza eta natur ingurune deskribatzen da eta proiektuak sartutako ukipenak adierazten dira, hegaztiak babesteko neurriak sartuta, talka eta elektrokuzio arriskuak murrizteko, baita lurzoruaren erabileren babeserako neurriak ere, proiektua Arguedasko El Raso alderdiko nekazaritzako areagotze eremuan dagoelako

Espedientean Arguedasko Udalaren aldeko txostena dago, 2014ko abenduaren 4koa, baita Lurraldearen Antolamenduaren Zerbitzuaren 2014ko abenduaren 1ekoa ere.

Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak espedientearen aldeko txostena egin du, zenbait baldintzarekin, antzematen duelako faunari eta lurzoruaren erabilerari buruzko ukipenak egoki konpondu direla, eremuko intereseko elementu nagusiak baitira.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 1158/2013 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea 13,2 kV-eko aireko linea eta 100 KVA-ko transformazio zentroa egiteko proiekturako, Arguedasko abeltegi baterako, Arguedasko udal mugapean. Sustatzaileak Idoya Mayor Mena eta Oscar Francés Barrera dira

2. Baimenak Ingurumen ukipenen azterlanean sartutako neurriak hartzera behartzen du eta hari egindako zuzenketak, 2015eko urtarrilaren 1eko 1. eranskinekoak, baita baldintza hauek betetzera ere:

–Linean hartu beharreko neurrien artean, deribazioko euskarriaren egokitzapena ere sartuko da, linea nagusirako nahiz dagoen eta proiektatu den deribazioetarako; zubi ahul guztiak isolatzea ere barnean dago.

–Loturazko kateetan metro bateko tartea jarriko da pausalekua eta hurbilen dagoen tentsioko puntua behar bezala bereizteko, luzagarriak kanpo.

–Pausalekuaren gainean eremu segurua bermatuko da loturen isolamenduagatik eta horren gaineko eroaleengatik, dokumentazioan ezarritakoaren arabera. Ganga erako lerrokadura euskarrien kasuan, metro bateko zintarekin isolatuko da esekitako kateko isolagailuaren bi aldeetan, finkatzeko grapa barne.

–Linearen bukaerako euskarrian, linea eta ebakigailuen arteko baturako zubi ahulak isolatuko dira, eta horien eta autobalbulen artekoa, BCAC txano aurreformatuekin isolatu beharko baitira.

–Soberako lurrak eta obra-hondakinak zabortegi baimendu batera eraman beharko dira, eta lanak bukatu ondoren lurra behar bezala perfilatua gelditu behar da, lurzoruaren erabilera eta haren topografia ukitu gabe.

3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 3.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.

4. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu, izan ere artikulu horretan lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Arguedasko Udalari, Tutera aldeko Basozaintzari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko otsailaren 20an.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1502974