62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

43/2015 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, 10/2015 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen duena. Estatuko Administrazioak jarria da errekurtsoa, Barneko zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 384/2014 Ebazpenaren aurka, hor Nafarroako Foru Komunitatean 2015. urtean trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzen baitira.

Salako Idazkaritzak aditzera eman du Estatuko Administrazioak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela Barneko zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 384/2014 Ebazpenaren aurka, bertan Nafarroako Foru Komunitatean 2015. urtean trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzen baitira.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Idazkaritzak espediente hori Salara igortzeko eskatu du eta administrazio honi eskatu dio ukitutako alderdiak epatzeko, ebazpen hau jakinarazten denetik bederatzi eguneko epean autoetan agertu ahal izan daitezen.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urtarrilaren 29ko 12/2014 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Estatuko Administrazioak Barneko zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 384/2014 Ebazpenaren aurka jarritako 10/2015 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean 2015. urtean trafikoa arautzeko neurri bereziak ezarri ziren.

2. Interesdunak epatzea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/98 Legearen 48. eta 49. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, demandatu gisa agertzeko modua izan dezaten, honako hau jaso eta biharamunetik bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen honen ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko otsailaren 17an.–Barneko zuzendari nagusia, Francisco José Fernández Elizalde.

Iragarkiaren kodea: F1502863